Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964) idazleak 50 izenburuko liburua argitaratu berri du, Txalaparta argitaletxearen Amaiur sailaren baitan; nobela Mintxo Cemillanen irudiekin dator jantzita, eta Joserra Senperenaren pianoarekin ondutako CDa ere badakar.
Eleberriak 50 urte bete berri dituen Joseba pianistaren nondik norakoak jasotzen ditu. “Nikolas idazle patetikoak eta Rafael pintore apatikoak bainuetxe batean eskainiko duten errezitaldi baterako gonbita egin diote (Josebari), ezusteko oparia izango delakoan…”
Liburua Mintxo Cemillanen ilustrazioekin apainduta dator, eta horrekin batera, Joserra Senperenaren piano-konposizioekin egindako CDa era biltzen du. Disko horretan, gainera, Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsak ere entzungo dira. Oihane Igerabidek, halaber, harpa jo du. “Argi dago liburuko hitzek gaitasun seduzitzaile handiagoa bereganatzen dutela imajinak eta musikak lagundurik datozenean”.
Zubizarreta Euskal Filologian lizentziaduna, eta hainbat liburu idatzi ditu; tartean, Jeans-ak hozkailuan, Mundua lo dagoen bitartean eta Joan.
Lan hau, urriaren 2an aurkeztuko dute Donostiako Garoa Liburu-dendan, 11:30ean.
Informazio gehiago: txalaparta.com.
