Nontzeberri

Patroi grafikoen diseinua ikasteko ikastaroa

Patroi grafikoen diseinua ikasteko ikastaroa atondu du BilbaoArtek ekainaren 6tik 16ra bitartean. Ekimenaren helburua parte hartzaile bakoitzak diseinu-proiektu bat egitea da, bere osotasunean, jatorrizko ideiatik hasi eta oihalean modu digitalean estanpatutako azken emaitzaraino.

Ekimena artista bisualei eta diseinatzailei zuenduta dago, beren alor guztietan, ikasle nahiz profesionalei.

Ikastaroan arreta berezia eskainiko diote oihal-gaineko estanpazio digitalari, baita tinta eta oihal argiluminiszentez egindako produktu berrienei ere. Ikastaroan parte hartuko du ere oihal elektronikoetan aditua den Miquel Ridaok.

Izena eman nahi dutenek beren curriculum laburra eta ikastaroan egin nahi duten proiektuaren zirriborroa aurkeztu beharko dute 2011ko maiatzaren 18a baino lehen.

Ikastaroa 3 orduko 8 sesiotan banatuko da, bi astez jarraian, astelehenetik ostegunera, eta arratsaldez. Ekainaren 6tik 16ra arte, hain zuzen ere.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: hemen.

Exit mobile version