Nontzeberri

Pasionariaren bizitza

Gaur, hilak 29, Bilboko Hika Ateneo aretoan, Alberto Bargos Cucók idaztitako Pasionaria. Bere bizitza (Ediciones Beta) izeneko lana aurkeztuko da, 19:00etatik aurrera. Elena Ciordia ilustratzailearen obra ere hornitzen du liburua.

Dolores Ibarruri Gómez, “Pasionaria”,  Gallarta herrian jaio zen 1895ean. Bere familia meatzaria izan zen.  Pobrezia gorrian bizi ziren  baina mundua alda zitekeela uste zuen.  Xede hau lortzeko komunista bihurtu zen.  Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen.  Baina… 1936an, Gerra Zibila hasi zen  eta bere herrialdetik alde egin behar izan zuen.

Alberto Bargos Cucó Lehen Hezkuntzako irakaslea da eta baditu hamaika liburu argitaratuta. Gehienek maitasunari buruzko istorioak kontatzen dituzte, eta natura, giza eskubideak eta berdintasuna gaiak erabiltzen ditu. Lurraren Aldeko Idazleen Nazioarteko Sareko kide naiz.
Elena Ciordia Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, pintura espezialitatearekin, eta hainbat erakusketa egin ditu (Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Valladolid eta abar). Azken urteotan, ilustrazioa landu du gehienbat; bide horretan, zenbait liburu ilustratu ditu, kasurako, Guggenheim Bilbao Experience (Guggenheim museoa), 30 emakume ahaztezin (Emakunde) eta IV. BizkaIdatz Txikia (Bizkaiko Foru Aldundia).
Euskal Herriko 40 emakume, Euskal Herriko historia emakumeen bitartez, edo 30 emakume ahaztezin izeneko obrak ere eginak ditu.

Exit mobile version