Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioa ekainaren 5tik 8ra egingo da Pasai Antxoko plazan eta herriko beste toki batzuetan.
Aurten, 10 konpainia profesional arituko dira eta 17 dantza emanaldi ikusteko aukera egongo da egun horietan zehar.
“Gorputzek hitz egiten dutenean, kaleak bihotz bihurtzen dira. Mugimenduak, arnasa eta isiltasuna elkartzen direnean, espazio arruntak eszenatoki bilakatzen dira, eta egunerokotasunak bestelako erritmo bat hartzen du”.
Pasaiako Dantza Festibalaren egitaraua osoa duzue hemen.