Barakaldoko Udalak, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Hiriko Soinuak lehiaketaren 7. edizioa abiatuko du.
Aurtengo lehiaketan 146 artistak eman dute izena. Horietatik 64k euskarazko proiekturik onena izateko baldintzak betetzen dute, eta 10ek BBK-Berdintasun saria jasotzeko aukera izango dute.
Aurkeztutako proiektu guztiak epaimahai profesional batek (SUA taldeko Janire Lopez artistak, Jon Asier Zubelzuk (Gaua Estudioko soinu teknikari titularra) eta Iker Bárbarak (MondoSonoro komunikabidearen Euskal Herria-Errioxa edizioaren koordinatzailea) aztertuko du eta zein artista pasako diren finalera erabakiko du. Kategoria nagusiko, Barakaldoko talderik onenaren kategoriako eta BBK-Berdintasun kategoriako bederatzi proposamen finalistek zuzenean joko dute irailaren 27an Barakaldoko San Bizente parkean egingo den doako finalean. Artistarik onena euskaraz epaimahai profesionalak erabakiko du zuzenean.
Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 24an eta 25ean arituko dira Barakaldoko Herriko plazan egingo den Hiriko Soinuaken festibalean.
