Parrapean-Komiki Egunak euskal komikian espezializatutako Bilboko jaialdia da. Gaur hasiko da ekimen komikizalea, Harriet: komikiaren adorea erakusketarekin. Bihar, halaber, bigarren erakusketa bat inauguratuko da: Marika Vila, emakume ahotsa. Estereotipoak apurtzen. Biak ala biak Bilboko Begoña auzoko udaltegian izango dira ikusgai.
Halere, komiki-jaialdiaren egituratuaren eduki nagusiak urriaren 24tik 31ra bitarte egingo dira. Horrekin batera, jaialdiak eman ohi duen Joseph Camino ohorezko saria Gregorio Murok jasoko du. “Egin duen lan handiaren aintzatespen gisa, 80ko hamarkadan euskal komikiaren garai goreneko egile azpimarragarrienetakoa izan baitzen”.
Egitarauaren harira, zenbait ekitaldi azpimarratuko ditugu: Korsarioen Ostatua (Dani Fano eta Guillermo Gonzalez) komikiaren aurkezpena; Gabriel Aresti: BioGrafikoa (Adur Larrea) komiki-lanaren aurkezpena; Komikiak sortzen izenburuko tailerrak; emakumeen eta komikiaren arteko harremanari buruzko mahai-ingurua; Euskal Komikien Azoka…
Gogoratu ekitaldi guztiak Begoña eta Santutxu auzoetako udaltegietan egingo direla.
Informazio gehiago: bilbaokultura.net.