Parrapean Komiki egunak topaketen barruan, Bilboko Udaleko Kultura Sailak III. Parrapean Komiki Lehiaketa abiatu du. 14-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da, eta aurkeztutako lanak euskarazkoak beharko dute izan. Lanok aurkezteko epea urriaren 14an itxiko da.
Lehiaketaren oinarriak hauexek izango dira: kategoria bakarra izango da, euskarazko komikia edo testurik gabeko komikia. Gaia librea da, baina istorioek originalak beharko dute izan. Kolorez edo zuri-beltzean aurkez daitezke lanok eta derrigorrean bi orrialdekoak izango dira, A4 tamainakoak eta bertikalak.
Obrak eskuan eman ahalko dira, edo postaz bidali, helbide honetara: Begon~ako Liburutegia, Circo Amateur Club Deportivo kalea, 2. 48004 Bilbo. Egilearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira.
Hiru sari banatuko dira (taldea nahiz norbanakoa izan). Lehen saria, Intuos Art Tablet eta Xabiroi album bat eta lau ale, gehi marrazteko materiala, Berton aldizkarian argitaratzea eta diploma. Bigarren saria, Xabiroi album bat eta lau ale, komiki sorta bat, marrazteko materiala eta diploma. Azkenik, hirugarren saria, Xabiroi album bat eta lau ale, eta marrazteko materiala eta diploma.
Lehiaketari buruzko informazio guztia: kulturabarrutik.eus.