Nontzeberri

“Paradisu Zinema” musika beka abian da

Iñigo Muguruza musikaria gogoan, Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema musika beka bidean jarri dute. Bekaren helburua musikarien lanak sustatu eta laguntzea da. Bekak 10.000 euroko balioa izango du.

Deialdi honetara, musika lanak grabatzeko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka deialdia diskoa grabatzeko eta argitaratzeko da.

Proiektuak ekainaren 30a arte bidal litezke helbide hauetako batera: paradisuzinemabeka@elkar.eus / Elkar MUSIKA. Haizpea industriagunea 1. 20150 Aduna. Gipuzkoa.

Jasotako proiektu guztiak Elkar Argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta Irratiak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu: Joana Barbier (EHZ Festibala), Andres Camio (Elkar Musika), Maia Muruaga (Antxeta irratia). 2023ko irailean emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena. Bekak 10.000 euroko balioa izango du eta era honetara bideratuko da: %50a Elkar estudioko orduetan emango da grabaketa eta edizio lanetarako; gainerako %50a argitalpen kosteak eta honen sustapena bideratzeko erabiliko da, eta honez gain, 2024ko EHZ festibalean jotzeko aukera eskainiko zaio irabazleari.

Argibide guztiak hemen dituzue.

Exit mobile version