Nontzeberri

Parabolikak, emakumeak sormen-ekosisteman duen ordezkaritzaz

Parabolikak, emakumeak kultura- eta sormen-ekosisteman duen ordezkaritzari buruzko gogoeta egiten duen proiektua irailean abiatu zen, eta bihar, hilak 26, kultura- eta sormen-industriako hamaika emakume profesional eta kontsumitzailek parte hartuko duten LABen hirugarren saioa egingo da. Parabolikaken lehen edizio honetan erantzun beharreko bi gai nagusiak honako hauek dituzue: Zer gura dute kontsumitu emakumeek? Zelan gura dute ordezkatuta egon kultura- eta sormen-zerbitzu eta -produktuetan?

Diogun moduan, azaroaren 26an, hirugarren LABa ospatuko da Azkuna Zentroan. Lantaldea hauek osatuko dute: Garazi Ansa (EHUko irakaslea, arte kritikaria eta ikertzailea); Txaro Arrazola (diziplina anitzeko artista); María Arriera (sortzaile plastiko eta eszenikoa); Elena Caballero, LaBasu (Euskadiko rap munduko pertsonarik adierazgarrienetako bat); Maite Esparza (komunikatzailea, gidoilaria eta idazlea); Jatou Fall (Devenir elkarte soziokulturaleko presidentea); Oihane Iraguen Zabala (Arte Ederretako irakaslea eta Artiatxeko komisarioa); Elisa L. Ramírez (artista); Erika Palacios, Erikainblue izenez ezagunagoa (influencerra eta artista digitala); Itxaso Paya (sortzailea, bertsolaria eta Zelako Kultur Ideak taldeko kidea); eta Miren Sanz (topografoa eta kultura- eta sormen-kontsumitzailea).

Hausnarketa eta diskurtso guztiak dokumental batean jasoko dira, edukia sortzeko baterako prozesu sortzaileari zelan heltzen zaion erakusteko, baita unibertso narratiboa zabaltzeko aukera ematen duten ikus-entzunezko beste pieza batzuk ere.

Karraska elkartearen eskutik sortu da jardunaldia.

Exit mobile version