Nontzeberri

Paperezko hegazkinak

Larunbatean, hilak 13, Zornotza aretoan, Harkaitz Canok idatzitako, Fernando Bernu├ęsek zuzendutako, eta Tanttaka antzerki taldeak ekoitzitako Mundua pitzatuta dago, baina hantxe gabiltza oinez lana ikusteko aukera egongo da. Piezak gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna areagotzea du helburu.

Mundua pitzatuta dago, baina hantxe gabiltza oinez 9 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta bere historia gurasoen eta seme-alaben artean zabaltzen den bizi eta emozio arrakala batetik abiatzen da. Harkaitz Canok idatzitako album ilustratu honek liburutegiei eta literaturari omenaldia egin nahi die, gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz. Antzezlana liburu-aurkezpen baten aitzakian hasiko da, eta liburu aurkezpen horretan aurkezten den liburua izango da ipuin hau, benetan existituko dena. Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak. Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko.

Liburua argitaratzeaz gain, obra lau hizkuntzatan estreinatuko da: valentzieraz, galizieraz, euskaraz eta gaztelaniaz, antzerki konpainia ezberdinen eskutik.

Exit mobile version