Nontzeberri

Pantaila Globala

Irailaren 30era bitartean, Donostiako San Telmo Museoak Pantaila Globala izeneko erakusketa paratu du. Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy-ren izen bereko liburuan oinarritua sortua da ekimen berezia.

Bisitariak 150 metroko pantaila ikaragarri handi bat aurkituko du San Telmon. Pantaila horretan, bisitariak diskurtso berezi bati jarraitu ahal izango dio, eta pantaila luze horren aurrean, kontraeremua dago, hots, erabiltzaileen erantzun posiblea.

Pantaila Globala egitasmoak gugan eragina duten pantaila mota guztiak aztertu eta bildu nahi izan ditu: zinema, telebista, ordenagailuak, telefono adimendunak, taula digitalak, zaintza-pantailak eta abar.

Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy adituen hitzetan, “Pantaila fisikoen ugaritzeak erabat aldatu du gizakien bizitza eta lana: gaur egun denbora gehiago eskaintzen zaio pantaila baten aurrean egoteari, lana, etxea edo garraioei baino. Lehen existitzen ez zen pantailak, mende bat baino gutxiago behar izan du gizaki gehiengoen ezinbesteko elementu bilakatzeko, bai esparru pertsonalean eta baita lan munduan ere. Honek guztiak pertsona askok dagoeneko menperatzen duten lengoaia berri bat sortu du, gauzen ikuspegi berri bat, kontsumitzeko beste era bat: hitz bakarrean, kultura berri bat”.

Exit mobile version