Nontzeberri

Pamielak haur eta gazte literaturako bi nobedade plazaratu ditu

Pablo Sastrek idatzi duen Nesreddin sufí tradizioko pertsonaia da. Anatoliako penintsulan bizi omen zen XIII. eta XV. Mende bitartean, baina pertsonaia bera baino garrantzitsuagoak dira bere istorioak; gurean Peruk edo Pernando Amezketarrak egin duten bezala txiste, adar jotze, irakaskuntza eta bizitzeko modu bat islatzen dituzte istorio horiek.

Sastrek (Madrid, 1958) idatzi duen liburu hau Josemi Goyena ilustratzailearen irudiekin jantzita dator. Gorago aipatu bezala, liburu hau gazteei zuzenduta dago.

Arazoak Zinetokian, berriz, haur publikoari zuzenduta dago. Ana I. Moralasek (Bilbo, 1969) idatzi duen istorioak Oihenarten urtebetxean gertatutakoa kontatzen du. Amarekin ari da data berezi hori ospatzen eta merienda ostean zinemara doaz. Aretoan ama desagertu eta mutikoa bakarrik gelditzen da; amak ere arazoak ditu; Oihenart desagertu da eta haren bila hasten da zineman…

Oihenartek bizi duen istorio larri hau Agurtzane Villate (Gasteiz, 1966) ilustrazioekin dator.

Biak ala biak Pamiela argitaletxeak kaleratu ditu.

Pamielak bidalita

Exit mobile version