Nontzeberri

Paisaia lainotsuetan jolastea

Leticia Paschetta artista eta arkitektoak Lainoa. Paisaia Lainotsuetan Jolastea izeneko erakusketa abiatu du Azkuna Zentroan. Martxoaren 2ra arte ikusi ahalko den proposamen artistikoak artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituen esperientzia dakar.

Leticia Paschettaren instalazioa “ehun-espazio esekien gisa egituratzen da, eta gorputzak horietan hondoratu, eta aldi berean altxatzen dira mugimendu zehaztugabe, aldakor, ludiko eta aske batean”.

Lainoa. Paisaia Lainotsuetan Jolastea instalazioak hiru ardatz nagusi ditu: lanbroen atmosferak sortzea; barne-geruzen barruan egoteko gonbidapena, barnekotasun sakonaren esplorazio gisa; eta ustekabekoari eta intuitiboa denari buruzko ikerketa zorrotza, “ageriko hauskortasun-egiturak” sortuz.

Leticia Paschettaren hitzetan: “Lanbroa eta lainoa kontzeptu liluragarriak dira, artista asko inspiratu dituzte historian barrena, errealitatearen izaera, memoria eta pertzepzioa aztertzeko, misterioa, egoera emozionalak, ziurgabetasuna eta identitatea sinbolizatzen baitituzte. Lanbroan ezabatzen dira errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak, espazio anbiguo eta konplexu bat sortzen da, eta, hor, ikusten duguna gure irudimenarekin osatzen da”.

Erakusketaren inguruko jarduerak ere antolatuko dira, eta egun hauetan, abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an bisita gidatuak egingo dira familientzat.

Leticia Paschettaren lanaren ardatza da paisaia ludikoak asmatzea, artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak, gure pertzepzioa aldatzeko aukera eta jolasteko, amesteko eta sentitzeko dugun modua aztertuz.

Exit mobile version