Nontzeberri

Pablo Fdez. Arrieta Quartet jazz bandak Markina-Xemeinen joko du

Pablo Fdez Arrieta gitarra-jotzaile eta konpositoreak zuzendutako laukotea Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean izango da larunbatean, 20:00etatik aurrera, Batzen gaituena disko berriaren aurkezpen kontzertua egiteko; emanaldi horren ostean, hain justu, musikariok estudioan sartuko dira lan hori grabatzeko.

Uhagon Kulturgunearen arabera, “Pablo Fdez. Arrieta markina-xemeindarrak, goi mailako musikariak aukeratu ditu bere proiektu berri honetarako”.

Gitarra-jotzailea, hain zuzen, hauekin arituko da: Marc Miralta (bateria), Mario Rossy (kontrabaxua) eta Abe Rababe (pianoa).

Informazio gehiago: uhagon.com.

Exit mobile version