Nontzeberri

Pablo Antoñanak idaztitako “Kronika txikia” kalean

Gaur, goizeko 11:00etan, Iruñeko Auzolan liburu-dendan, Pablo Antoñanak idaztitako Kronika txikia (Pamiela) lanaren prentsaurrekoa egingo da. Bertan, Elvira Sáinz, Elvira Antoñana, Blanca Antoñana, Toño Muro (Antoñanaren lanen aditua), eta obra itzuli duen Luis Mari Larrañaga izango dira.

Pamielak bidalitako oharrean lanaren nondik norakoak irakurri ditugu: “Pablo Antoñana irakurtzea amets, fantasia eta irrealtasun beteko lurralde batean sartzea da. Kronika txikia lanean, familiaren gainbehera, jauntxo gailenak baitziren, halako burlaize eta poz neurtu batez deskribatzen zaigu. Ez dago sentimentalismoarentzako lekurik, bai ordea halako malenkonia goibel suerte baten zantzuak. Ukitu groteskoak badira ere nagusi bada halako atsegin pertsonal bat ere…”

Kalitate aparta duen literaturaren bitxi honek 1972ko Gipuzkoa Saria eskuratu zuen, eta 1984an hasiera eman zion Pamielaren narrazio bildumari.

Exit mobile version