Nontzeberri

Pabiloi 6 aretoaren apirileko egitaraua

Bilboko Pabiloi 6 aretoak apirileko egitaraua iragarri du: antzezlanak, kabareta, kontzertuak eta poesia errezitaldiak izango dira. Hasteko, apirilaren 5, 6, 7 eta 8an Fernando Cayok La terapia definitiva obra taularatuko du. Antzezlana Jacopo Fo-ren Cerebros verdes fritos testuaren egokitzapena da. Obran hainbat gai jorratzen dira modu umoretsu eta xelebrean, hala nola, erlijioa, filosofia, bikote harremanak eta  haurtzaroko traumak. “Ergelkeria humanoari eta bere mekanismo jenialei buruzko hitzaldi psikodelikoa da”.

Era berean, apirilaren 5ean eta 6an Pia Tidesci konpainiak ibilbide musikala egingo du munduko kabareten barrena Bordeaux, Historias de cabaret antzezlana dela medio.

Apirilaren 13an eta 14an, Hilo producciones konpainiak I love catalina lana aurkeztuko du; Shakespeare-n La fierecilla domada obra ezagunaren egokitzapen “oso, oso, oso librea” da.

Kabareta apirilaren 13an eta 20an bueltatuko da Tearto teatro taldeak antzeztuko duen Dica di palo ikuskizunarekin. Bestalde, Itziar Rekaldek Pensar en piedra lana aurkeztuko du apirilaren 20an eta 21ean.

Peosia errezitaldiei dagokienez, apirilaren 26an Tabernas Fantasticas taldeak Señor, sí señor! eta La PoesíA del Antisilencio bi saio poetikoak taularatuko ditu. Lehenengoa Mary Zurbanok zuzendu eta antzeztuko du; bigarrena, berriz, Mikel Varas poetak, John Bolduan eta Mudoh musikarien laguntzarekin.

Musika emanaldia ere izango da apirilaren 27an: Makala Jazz Funk Band. Taldeak dantzarako proposamena erritmoak joko ditu: Jazz, rhythm’n’blues, funk, disco…

Egitarau osoa aretoaren webgunean dago jasota: pabellon6.org.

Exit mobile version