Nontzeberri

“Otxarmetraje” lehiaketaren laugarren edizioa

Tular elkarteak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, Otxarmetraje film labur lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du, eta urriaren 1etik 10era bitartean lanak inskribatu ahal izango dira. Ekimenaren helburua Otxarkoagako auzo mitikoa ezagutaraztea da, auzoa bera eszenatoki bihurtuz.

Proposamena da auzoaren leku eta denda desberdinekin lan egitea, gehienezko lau minutuko film labur bat egiteko. Gaia librea izango da eta gutxienez auzoko denda bat eta leku ezagugarri bat agertu behar dira. Kanpoko irudi guztiak Otxarkoagan filmatu behar izango dira.

Izen ematea www.otxarkoaga.es webgunean egin ahal izango da urriaren 1etik 10era edo aurrez aurre, Ganguren lokaletan urriaren 10ean. Eta geroago, lanak urriaren 21ean proiektatuko dira 20.00etan Otxarkoagako auzo etxean eta ondoren sari-emanaldia izango da.

Sariak honakoak dira: lehen saria, 400 €, eta bigarren saria, 150 €. Gainera, Otxarkoagako Merkataritza Elkartea saria Otxarkoagako egile ez sarituarentzat, 100 €, eta Aixe-Berri Konpartsa saria euskaraz eta ez saritua dagoen lan onenarentzat, 100 €.

Exit mobile version