Nontzeberri

OtraDanza-k “Eva y Adán” aurkeztuko du Amorebieta-Etxanon eta Durangon

Otradanza konpainiak Asun Noales koreografoak zuzendutako Eva y Adan lana taularatuko du larunbatean, Amorebieta-Etxanoko Zornotza aretoan, 20:00etan, eta igandean, Durangoko San Agustín Kulturgunean, 18:00etan, XIII. Dantza Zirkuituaren baitan.

Zirkuituaren arabera, obrak hauxe kontatzen du: “lehen emakumeak eta lehen gizonak jakin-minez begiratzen diote elkarri, antzekoak direla ikusten dute eta bizitza basati eta idiliko batez gozatzen dute. Eva y Adán obrak sexu- edo genero-klixe oro gainditzen du”.

Dantza-ikuskizun garaikidea da eta adin guztietako pertsonentzako diseinatu da eta gizakion arteko harremanak jorratzen ditu. “Jatorria, topaketa, xalotasuna, jakin-mina, aurkikuntza, jolasa, garapena eta aurrerapena dira haren oinarriak”.

Asun Noalesek 2007an abiatu zuen OtraDanza konpainia, eta bertan koreografo eta dantzari aritzen da. “Prestakuntzarekin, hedapenarekin eta beste profesional batzuen lankidetzarekin lotutako proiektuen topagunea da”. Tattoo (2013); Da Capo (2014); eta Juana la Loca (2015) dira konpainiak orain arte aurkeztu dituen zenbait obra.

Exit mobile version