Nontzeberri

Ostiralean Getxoko Zine Zikloak hasiko dira

Ostiral honetan (urriak 26) hasiko dira berriz Zine-Kluba, Cinema Paradiso eta Igandeko Haur Zinema zikloak Getxon. Ohi bezala, proiekzioak Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira. Ikusiko den lehen lana George Clooneyk zuzendutako Los idus de marzo izango da.

Hilero, urritik maiatzera, Cinema Paradiso zikloko filmak eskainiko dira lehenengo hamabostaldian, jatorrizko azpitituludun bertsioan, eta bigarren hamabostaldian, berriz, Zine-Klubeko saioak. Gaztetxoek ere igandero gozatu ahal izango dute zinemaz Haur Zinema ekimenarekin.

Getxoko Kultur Etxetik, azaroan, Zine Kluba eta Cinema Paradiso zikloetan ikusiko diren emanaldiak bidali dizkigute: Ellas (hilak 2; Malgoska Szumowska), Chloe (hilak 9; Atom Egoyam), Un dios salvaje (hilak 16; Roman Polanski), Arrugas (hilak 23; Ignacio Ferraras) eta La voz dormida (hilak 30; Benito Zambrano). Igandeko haur zineman, berriz, The Wish Fish (hilak 4; euskaraz) eta Las aventuras de Tadeo Jones (hilak 18).

Exit mobile version