Nontzeberri

Ostegun bereziak, “Ahostegunak” izango dira

Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak, Euskaltzaindiaren eta EHUKulturaren laguntzarekin batera, Ahostegunak izeneko ekimena antolatu dute unibertsitate inguruan dabiltzan gazteentzat, eta  ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatu nahi dutenentzat. Egitasmoa 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta urriaren 14an hasiko da izen-ematea, 12:00etan, www.mintzola.eus atarian

Antzerkiaz, bertsoaz, kantuaz eta literaturaz gozatzeko sortu dira Ahostegunak. Ostegunetan egingo dira saioak, 16:00etatik 19:00etara, eta EHUko Gipuzkoako campusaren ondoan dagoen Euskaltzaindiaren egoitzan.
Urriaren 29an izango da lehen saioa, eta ostean beste lau ostegunetan egingo dira saioak, azaroaren 26ra arte. Azken egun horretan, mahai-inguruan elkartuko dira parte-hartzaile guztiak.

Saiootan Olatz Salvador kantautorea, Erika Olaizola aktorea, Eli Pagola eta Odei Barroso bertsolariak eta Oier Guillan idazlea izango dira parte hartzen.

“Aipatutako kultur sorkuntza bat landuko da egun bakoitzean: gazteek beraien artean harreman sarea ehuntzea da helburua, esperientziak eta iritziak partekatzea, eta diziplina horretan aritu eta aditu den lagun batek edo batzuek hartuko du(te) parte saio bakoitzean.”

Exit mobile version