Nontzeberri

Orozkoko Film Laburren Lehiaketaren V. edizioa, abenduaren hasieran

Datorren hilean, abenduak 4, Orozkoko Film Laburren Lehiaketaren V. edizioa egingo da herri horretan. Gainera, egun berean ere Film laburren rallya eta lehiaketako sari banaketa egingo dira.

Lehiaketan parte hartzeko epea abenduaren 2ra arte egongo da zabalik. Interesa izanez gero,  lanak honako helbidera bidali beharko dira: supelaur.kt@gmail.com
Lana bidaltzeko orduan bete behar den baldintza bakarra honakoa duzue: lanak euskaraz izatea edo euskarazko azpi-idatziak izatea.

Lan guztiak jasota, abenduaren 4an erabakiko da nor den lehiaketako irabazlea, eta 250 euro jasoko ditu sari moduan.
Beste aldetik, egun berean, ikus-entzunezko rallya egingo da. Parte hartzeko 9:00etatik 18:00etara egongo da ekimenean izena emateko tartea. Geroago, parte hartzaileek 18:00ak arte izango dute ikus-entzunezkoa ekoizteko eta amaitzeko.
Lanek bete behar duten baldintzak ondokoak dira: filmek 3 minutu iraungo dute gehienez, eta MP4 formatuan aurkeztu beharko dira. Gainera, lehen esan dugun bezala, lanak euskaraz grabatuak egon beharko dira, edo euskarazko azpi-idatziak izan beharko dituzte.

Rallyko lan irabazleak 250 euroko saria jasoko du. Beste aldetik publikoaren boto gehien jasotzen duen beste lan batek beste 250 euroko saria ere jasoko du. Egun horretan, arratsaldean, bertako Donibane Aretoan, 19:00etan, pelikula guztien proiekzioa eta sarien banaketa antolatu dira.

Exit mobile version