Abuztuaren 15era bitartean, Urdaibaiko Organoak izeneko musika zikloa alde hartako herrietan egingo da: Mundakan, Gernikan, Kortezubi, Ibarrangelun, Bermeon,… Aurten, jaialdiaren hogeigarren edizioa da.
“2024ko edizioak organo bikainaren eta giza ahotsaren adierazkortasun paregabearen arteko elkarrizketa sakon eta durunditsuari omenaldi bikaina egitea agintzen du, mendeetan zehar musikazaleak sorgindu dituen antzinako konbinazio horri. Ekitaldi hau ez da ospakizuna bakarrik, Euskal Herriko aberastasun kultural eta musikalari egindako omenaldi zintzoa baizik. Merezi duen fintasunarekin, organoak gure tradizioetan duen garrantzia nabarmenduko da, baina baita giza ahotsaren balio estimaezina ere, arimaren zuntz intimoenak ukitzeko gai den adierazpen eta emozio bide hori.”
Joan den astean abiatu zen jaialdia Mundakan, Aitor Olea musikariaren kontzertuarekin. Asteburu honetan, hilak 20, Gernika-Lumon izango da hurrengo kontzertua Alberto Sáez musikariaren eta Estíbaliz Sánchez sopranoaren eskutik.
Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.