Bilboko Bidebarrieta Kullturguneak antolatuta, Bernardo Atxagaren Blas de Otero. Una letra impagada. Ordaindu gabeko letra liburuaren aurkezpena egingo da Bilboko Udal liburutegiko ekitaldi aretoan. Hitzordua, bihar, urriak 11, arratsaldeko 19:00etan.
Bertan parte hartuko dute Gonzalo Olabarriak, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziak; Andres Urrutiak, Euskaltzaindiako lehendakariak; Jose Fernandez de la Sota, Blas de Otero Fundazioko zuzendariak eta Bernardo Atxaga idazleak berak ere. Gainera, obraren poemen irakurketa egingo dute Amaia Gabantxok eta Jose Fernandez de la Sotak.
Ekimen hau, Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak sinatutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) barruan kokatzen da. Hitzarmen horrekin, Euskaltzaindiak Bilboko Udalari lagundu egin nahi dio Bilbon euskara garatzen eta plazaratzen. Era horretan, hizkuntza arloko aholkularitza emateaz gain, euskara biziberritzeko eta euskal kultura zabaltzeko hitzaldiak edota kultur jarduerak antolatuko ditu, euskararen transmisioa, erabilera soziala eta hizkuntzaren kalitatea bermatze aldera.
Gogoetarako eta elkarretaratzeko gunea da Bidebarrieta Kulturgunea, literatura, poesia, zientzia eta dibulgaziorako ekintzen bitartez. Literatura ekintza horien artean antolatzen dira topaketak idazleekin, errezitaldi lirikoak eta liburuen aurkezpenak ere.
Hurrengo ekimena, Gabriel Arestiren egunaren harira (urriaren 14an) Karmelo Landaren Gabriel Aresti Bilbon, garena eta duguna aurkeztuko da. Bertan Landa idazlearekin batera parte hartuko dute, Xabier Monasterio idazle eta itzultzaileak eta Rafa Rueda musikariak ere.
Informazio gehiago duzue Bidebarrieta Kulturgunea webgunean
