Nontzeberri

“Ondoko hilobiko tipoa” antzezlana, Andoainen

Bihar bertan, urtarrilak 10, 21:30ean, Txalo produkzioak, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia aktore bikotearekin batrea, eta Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Ondoko hilobiko tipoa izeneko antzezlana aurkeztuko du Bastero Kulturgunean.

“Zeinek esan… Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan? Biak oraindik gazteak. Aiora: polita, gozoa eta alarguna. Pablo: zekena, egoskorra eta ezkongabea. Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa… Pablo. Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre. Irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko. Ezinezkoa litzatekeena posible egingo duen istorio zoragarri honetako sua”.

Iker Galartza oso aurpegi ezaguna da telebistan, esaterako, Vaya Semanita saioko aktore bezala gogoratuko duzue eta orain ETB1eko Irrikitown umorezko saioko protagonista ere bada.

Aitziber ere lan handia egindakoa da bai antzerkian eta baita telebistan ere. Antzezteko moduan duen freskotasuna eta alaitasuna agerian utzi zituen esaterako Emakumeak Izarapean antzezlanean, Ainhoa Garairekin batera osatutako Baginaren Bakarrizketak lanean, edo Wilt, Kafka eta panpina bidaiaria antzezlanetan.

Exit mobile version