Nontzeberri

Ondarroako Moby Dick tabernaren uztaileko programazioa

Larunbatean, hilak 4, hasiko da Ondarroako Moby Dick lokalaren uztaileko musika-egitaraua. Egun horretan, hain zuzen, The Crazy Wheels Band taldeak joko du.

Bilboko eta Soraluzeko musikariek osatutako banda da, eta AEBetako hegoaldeko rocka jorratzen dute; southern rocka, alegia: The Allman Brothers Band, Lynyrd Skynyrd, …  Kontzertua 19:30ean hasiko da.

Gainerako emanaldien harira, 11n, The Boogie Riders bandak joko du. Arrigorriagako rock hirukote gaztea da, eta 18an, The Lookers, Ziburuko garage-rock taldea.

Amaitzeko, 25ean, Ramonetarrak eta Melissa & The Jacks izango dira Ondarroan. Ramonetarrak Bermeoko laukotea da, eta Ramones banda mitikoaren It’s Alive zuzeneko disko ezaguna jotzen dute; Melissa & The Jacks, berriz, Mutriku, Eibar eta Ondarroako musikariz osatua da, abeslari estatubatuar batekin batera. Taldeak 80ko eta 90eko urteetako kantu ezagunen bertsioak egiten ditu.

Exit mobile version