Maiatzaren 15ean eta 16an, Oñatiko Blues Festibala bigarren edizioa egingo da, bertako Gaztelekun.
Bi egunetan lau kontzertu antolatu dira. Gaur berton, Emilio Arsuaga & The Mad Reeds taldearekin hasiko da ekimena. Ondoren, Gasteizko talde beteranoa den The Allnighters bandaren txanda izango da.
Larunbatean, maiatzaren 16an, Wax&Boogie taldeak zabalduko du gaua bluesaren, boogiearen eta R&B klasikoaren aireak barreiatzeko. Oñatiko Blues Festibalaren ateak Noa&The Hell Drinkers taldeak itxiko ditu geroago. 2016an sortutako talde honek, European Blues Challenge lehiaketa irabazi zuen duela urte batzuk. Duela gutxi disko berria plazaratu du taldeak eta Oñatin disko horren aurkezpena egingo du taldeak.
Musikak herriko kaleak ere alaituko ditu Broken Brothers Brass Band taldearen eskutik, eta gainera, Gaztelekun, bluesari buruzko tailerra egongo da Noa Eguiguren eta Ster Wax taldeen eskutik.
