Nontzeberri

Olatz Zugastik "Gau hotzenean" ere kaleratu du

Gau hotzenean ere laneko hamalau kantetan zehar, Olatzen beraren sormenezkoak ez ezik, berak musikatutako Lazarraga XVI. mendeko idazlearen olerki bat, Jose Ramon Uriarteren letra bat, Josu Galdosekin sortutako beste bat, Ultzamako herri dantza bat, eta Brendan Graham irlandar idazle eta kantugilearekin elkarlanean eginiko hiru kantu ere topatuko dituzue. Diskoa biribiltzeko, urrezko itxiera gisa, Olatzen zuzendaritzapean Orion bertan sortu, eratu eta garatu den Olaxka ahots-talde gazteak grabaturiko bi kantu daude guztion gozamenerako.

Gau hotzenean ere lan berri eta dohaintsu honen bidez, bizipenak komunikatzen ditu Hernaniko sortzaileak, hurbiletik xuxurlaturik, sentimendu xamurrak kontatzen diren moduan. Horrela, bere barne baratze emankorra eta fantastikoa ez ezik, aparteko nortasun zigilua daraman folklore ideia errodun garaikidea ere aurkezten du.

Mixel Ducau musikariaren laguntzarekin eta Mikel F. Krutzaga grabazioaren eta soinuaren arduran, disko berri honek fintasun izugarriarekin margotzen ditu Olatzen paisaiak: bere sustraiak, bere antsiak. Maisutasun handia erakusten du harpari sentikortasunez beteriko melodiak ateratzen, eta entzulearen barruan bizi diren espiritu askeak azalera ekartzen.

Elkar diskoetxeak bidalita

Exit mobile version