Gutun Zuria Bilbao Jaialdiak Gutun Zuria Zabalik adarra bidean jarri du Azkuna Zentroan “mundua kontatzeko eta pentsatzeko modu berriak aurkitzeko” gaur egungo letren esparruko ahots nabarmenen bidez. Sortzaile horiek, “begirada bereziak eskaintzen dituzte orainari buruz, betiere bertako eta mundu globaleko testuinguruetatik abiatuta, eta gai ugari jorratzen dituzte, besteak beste, identitatea, memoria, tentsio sozialak, ezagutzaren mugak eta errealitatearen eta fikzioaren arteko harremanak”.
Urriaren 14an izango da zita berezia Kanturako Hitzak elkarrizketari esker. Topaketan Olaia Inziarte eta Gorka Urbizu solasean arituko dira Amets Arangurenekin. Aipaturiko sortzaileek azalduko dituzte “beren obrak nola jaio eta taxutzen diren, lan egiteko dituzten moduak, beren erreferenteak eta sorkuntza-prozesu osoan hartu beharreko erabakiak. Abestiak idazteko modua, musika eta egileek sortzeko moduan literaturak duen lekua hizpide izango diren topaketa honetan, hainbat galderei erantzuten saiatuko da.”
Bigarren topaketa azaroaren 17an izango da, Sabina Urraca eta Laura Fernández idazleekin, eta bertan “irudimenaz eta munduan ez egoteko, tarte batez aldendu edo irteteko , edota barrurago joateko beharraz arituko dira”.
