Nontzeberri

Oki Moki taldeak estreinako kasetea argitaratu du

Getariko Oki Moki bikoteak Ocean Breeze izenburuko kasetea plazaratu berri du, eta nontzeberrin aho bete hortz gelditu gara bi musikariok grabatutako melodia zikin bezain itsaskorrekin.

Larunbatean, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean egingo den MFFSST! Musika Erreboltza Feminista jaialdian joko dute beste talde batzuekin batera, eta bertan salgai izango da kaleratu berri duten kasete zoragarri hau. Grabazioak bederatzi doinu zikin, baina gozo biltzen ditu, pop-etik zein garage-punk garaikidetik edaten dutenak, betiere, melodia itsaskorrekin jantziak.

Putzuzuloko webgunean hauxe jaso dute Oki Mokiren harira: “pop-punk lo-fia. Kantu melodiko zaratatsuak. Hainbat bideo interesgarrien bidez haien kantu batzuk zabaldu eta gero, maiatzaren 1ean bederatzi kantu argitaratu zituzten”.

Nontzeberritarrok hunkituta gaude taldearen kantuekin! Ikus ezazue bideo bat.

Exit mobile version