Nontzeberri

Okela lantegiak artisten topaketa ondu du

Bilboko San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Okela sormen-lantegiak Artisten Meeting Point izeneko topaketarako deia zabaldu du. Topaketa hori martxoaren 27an egingo da, eta bertan parte nahi duten artistek proposamenak bidali beharko dituzte martxoaren 8a baino lehen.

Topaketan ondoko baldintzak errespetatuko dira: “Euskal Herriko artista izatea, Euskal herritarra izanik edota Euskal Herrian bere jarduna garatzen duen artista izatea”.

Gaia, Tradizioa izango da. “Gaiaren inguruan eraikiko dira interpretazio, diziplina eta abordai ezberdinetara ateak irekitzen ditu, artista ezberdinen ikuspegi eta era anitzetan murgiltzea helburu delarik”. Ekimenaren helburua da, Euskal Herriko artistak sareratzea eta artista horien artxiboa osatzea da, izan ere, bi ataletan banatuko da: Jardunaldiak (erakusketa eta berbaldiak) eta Sare Digitala.

Deialdira bidaliko beharreko dokumentazioa eta bestelakoak: okela.org.

Exit mobile version