Nontzeberri

Oihane Perea onena Arabako Txapelketako IV. Finalaurrekoan

Arabako Bertsolari Txapelketako 4. finalaurrekoa Aramaioko Kultur Etxean jokatu zen larunbat arratsaldean. Saio honetan aritu zirenak Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Bengoetxea, Iker Agirre, Irati Anda eta Ruben Sanchez  izan ziren.

Aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu zuen puntu gehien (352.5). Atzetik, Iker Agirre (328.5), Ruben Sanchez (322.5), Jon Ruiz de Pinedo (283), Irati Anda (277.5) eta Unai Bengoetxea (262) sartu ziren.

Datorren larunbatean, Zigoitian, 2. itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da. 

Exit mobile version