Arabako Bertsolari Txapelketa hasita dago. Joan den asteburuan Dulantziko Kultur Etxean jokatu zen 1.finalaurrekoa, eta bertan, Oihane Perea (Zalduondo), Ruben Sanchez (Gasteiz), Iker Pastor (Zalduondo), Unai Bengoetxea (Oion), Ander Solozabal (Gasteiz) eta Irati Anda (Gasteiz) bildu ziren.
Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu zuen puntu gehien, 321,5 puntu. Horrela, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko den 2.itzuliko 4.finalaurrekoan kantatuko du, otsailaren 21ean. Dulantziko saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa.
Oihaneren atzetik, Ruben Sanchez (313,5), Irati Anda (299,5), Iker Pastor (287), Ander Solozabal (271,5) eta Unai Bengoetxea (264,5) sailkatu ziren.
Datorren igandean, Laudion, 1.itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da.