Oiartzungo Elorsoro kiroldegiak hartuko du larunbatean Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa. Sei bertsolari hauek kantatuko dute saio horretan: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso.
Azaroaren 17an, igandean, Murgian jokatuko da Txapelketa Nagusiaren 4. finalaurrekoa. Bertoko Palatu kiroldegian, 17:30ean jokatuko den saioan Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Xabier Silveira bilduko dira.
Okasioak hala eskatuta, Zuiako Udalak, gau eskolak, Bidabarri elkarteak eta Murgiako bertso eskolak, finalaurrekoa girotzeko, egitarau interesgarria antolatu dute hil osoan zehar, eta Bertsolari filmaren proiekzioa, bertso-saio didaktikoak, eta bertso-afariren bat ere izan dira.
