Nontzeberri

“Oholtzapetik entzulea epaile” finala, Legution

Udaberriarekin batera Arabako Bertsozale Elkarteak martxan ipini zuen Oholtzapetik entzulea epaile ekimena ostiralean bukatuko da Legutio, baina kasu honetan, finalean ez da irabazlerik izendatuko, izan ere, Oholtzapetik ez da txapelketa bat.

Dakikezuenez, Arabako 16 bertsolari 4 saiotan (Ozaetan, Murgian, Agurain eta Amurrion) banatuta ibili dira kantuka eta publikoak aukeratu du saio bakoitzean onena. Lau bertsolari hauek aukeratu ziren aurreko lau saioetan: Manex Agirre, Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Serapio Lopez.

Etzikoan, Aintzane Irazusta gai-jartzailearen agindupean plazako formatuan kantatuko dute bertsolariek. 

Exit mobile version