Nontzeberri

“Oholtzapetik” ekimenaren bigarren kanporaketa, Murgian

Joan den astean, Izar Mendiguren aukeratu zuen publikoak Ozaetako oholtzapetik, eta gaur, Murgian, bigarren kanporaketa jokatuko da. Arabako 16 bertsolari parte hartzen ari dira Oholtzapetik egitasmoan, lau saiotan banatuta.

Murgiako liburutegian, 20:30ean eta Aintzane Irazusta gai-jartzailearen agindupean, ondorengo bertsolariek kantatuko dute: Oihane Perea, Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategi. Plazako formatuan kantatuko dute 4 bertsolarik eta entzuleek erabakiko dute nork kantatuko duen Legutioko finalean.

Murgia ondoren Agurain ( apirilak 22) eta Amurrio (maiatzak 6) etorriko dira. Finala, Legution izango da maiatzaren 13an.

Exit mobile version