Nontzeberri

“Oholtzapetik” bertso ekimena, finalari begira

Joan den asteko ostiralean burutu zen Maeztun Oholtzapetik egitasmoaren laugarren hitzordua. Bertan, bertsolari txalotuena Xabi Igoa izan zen. Bera izan da finaleko taldea osatuko duen azken bertsolaria, hortaz, finaleko laukotea erabakita geratu da.

Arabako 16 bertsolari hartzen ari dira parte egitasmoan, lau saiotan banatuta. Ekimena berezia da, izan ere, bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute laukote bakoitzetik zein bertsolari pasako den Araiako azken saioan kantatzera, eta gainera, finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko. Lehen saioa, ekainaren 19an izan zen, Izarrako herriko plazan, eta azkena, finala, uztailaren 17an izango da.

Hortaz, finaleko data horretan, uztailaren 17an, Araiako kaleko frontoian kantatuko duten bertsolariak Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi, Xabi Igoa, eta Oihane Perea izango dira.

Exit mobile version