Nontzeberri

Odolaren Mintzoa taldearen ahalmen musikala

Gazteak dira eta indartsu datoz musikaren munduan, eta gaztaroa musikaren aroa da eta musika da Odolaren Mintzoaren adierazpide naturalena.

Odolaren Mintzoa Usurbilgoak dira eta hauxe da argitaratzen duten lehen lana, sei kantuko disko txiki bat. Lagin xume bat, taldearen ahalmen ikaragarriaren erakusgarri. Titulu sinpleen kantak burutu dituzte gazteek: Ezberdinak, Bakarrik ere, Betirako, Askatasunerantz,… askatasunaren beharra, maitasuna, zinezko sentimenduak eta bizi-nahia azaleratzen diren letrak.

Hardcore estiloan mugitzen dira eta honek kantu zorrotzak, zuzenak, eta oldartsuak egitera behartzen ditu, hots, euskal gazteak gaur egun sentitzen dituen loturak apurtzeko eta mugak gainditzeko saiakera bat da usurbildarren diskoa.

Ekoizpen artistikoa, Kaki Arkarazoren eskutan egon da. Taldekideak Joanes (baxua eta koroak), Beñat (gitarra), Jokin (bateria) eta Luken (gitarra eta ahotsa) dira.

Exit mobile version