Nontzeberri

Occhi Di Farfallak disko berria argitaratu du laukote elektriko formatuan

Occhi Di Farfalla Zarauzko bikote akustikoak erabateko metamorfosia egin du,  egun laukote elektrikoa bihurtu baita. Diskoa dagoeneko sarean dago entzungai, eta CD formatuan eskura daiteke. Ekainean, gainera, LP euskarriak ere izango dituzte salgai. Ekainean, halaber, lauzpabost kontzertu egingo dituzte Euskal Herrian barrena.

Miren Aranguren eta Hodei Estebanek (Estricalla, Erantzun, Humilitate…) osatu zuten OcchiDi Farfalla 2013an, emanaldi akustikoak egiteko asmoz. “Rock kantuak, formatu akustikoan eta begirada feministarekin abesten hasi zen bikotea”. Makina bat kontzertu egin zituen bikoteak, tartean, bi bira Europan barrena.

Bigarren bira iaz egin zuten, ja, laukote elektriko formatuan, Jokin Azpiazu (PAM…) eta Bati (Kloakao, Estricalla) musikarien laguntzaz. “Aurreko rock doinuek indar gehiago hartu dute eta kantu berriak osatu dituzte, gorputz gehiagorekin, kide guztien musika doinuen eragin gehiagorekin; rock, grunge, punk eta antzerakoekin”.

Bada, laukotea Arrasateko Shot estudioen izan da iragan otsailean, Ander Barriuso (Elektrika Grabaketak) teknikariaren gidaritzapean. Eta emaitza Lerroetatik ihes izan da, Ochi Di Farfallaren ohiko doinu akustikoen xarma bera gordetzen duten hamar kantu elektriko, hitz feministez jantziak. Diskoan, gainera, hainbat lagunek parte hartu dute: Xan (Erantzun), Natalia (Humus) eta Okene (Inoren Ero Ni), besteak beste.

Exit mobile version