Nontzeberri

“Ob Skena” deialdiaren azken egunak

Ob Skena (eszenatik at) ekimena eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzean datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joanez. Deialdiaren itxiera otsailaren 20an izango da. Deialdi itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko dira emaitzak. Artista edo kolektibo bakoitzarentzat 3.000 euro eskainiko dira.

Uharte Zentroak eszenaren arloan bi egoitza eskaintzen ditu; bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena) eta bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati. Egoitzaren iraupena 8 astekoa izango da, maiatza eta ekaina artean, eta amaierako memoria aurkezteko azken eguna uztailaren 1a.

Proiektuek “eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, dekolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia birpentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, etab.”
Egoitzetan, “bertako artistak eta kanpokoak lan eremuan gutxienez bi astez bat egin dezaten saiatuko gara, elkarreragina sor dadin jakintza eta praktiken trukaketarako. Lana publikoaren aurrean elkarrekin aurkezteko ere data.

Xehetasun guztiak: Uharte Zentroa.

Exit mobile version