Joan den larunbatean, maiatzak 7, burutu zen Bilboko Alondegiko Golem aretoan FANT eta Nontzefilmak jaialdien sari banaketa. Zine aretoa beterik egon zen eta jendeak gozatu egin zuen gala berezi honekin.
Zinearen esparruan banatu genituen sariak honakoak izan ziren.
Lehenengo saria
Matagatos (03:27). Zuzendaria: Jose Luis Montesinos (Bartzelona)
Bigarren saria
Lucía (03:20). Zuzendaria: Beñat Fontaneda Elguea (Araba)
Hirugarren saria
Los Gritones (01:17) Zuzendaria: Roberto Pérez Toledo (Kanariar Irlak)
Animazioari dagokionean:
Lehenengo saria
Literalmente (00:53). Zuzendaria: Nestor Fernandez (Bartzelona)
Bigarren saria
Descenso (01:04). Zuzendaria: Josuhe H. Pagliery (Kuba)
Hirugarren saria:
Txantxiku (01:00). Zuzendaria: Niko Vazquez (Bizkaia)
Eta azkenik, euskaraz eginiko lanik onena:
Larrua (02:01). Zuzendaria: Julen Ardanaz Elso (Nafarroa)
Beste aldetik, FANTen barruan, Juan Zapaterrek, Maria Eugenia Salaverrik eta Luis Rosalesek osatutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoko XVII. edizioko epaimahaiak aho batez eman dio Film Hoberenaren FANT 2011 Saria Kim Ji-woon zinegilearen Hego Koreako I saw the devil luzemetraiari. Horrez gain, aipamen berezia eman diote Anno Saul zuzendariaren Die Tür film alemanari.
Film laburren atalean, epaimahaiak, Zoe Berriatuaren Quédate conmigo (Espainia, 2010) eta Gregor Erlerren St. Christophororus Roadkill (Alemania, 2010) lanei eman die saria ex-aequo. Ikus-entzuleei dagokienez, Laburmetraia Hoberenaren saria Jonathan Van Tullekenen Off season lanak lortu du.
