Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.
Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2010ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasotzeko epea 2011ko otsailaren 25ean (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da.
Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen zaie egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan. Gainera, FANTen barruan egiten den lan sari-banaketan erakutsiko diren lan onenak euskarazko azpitituluak izango dituzte.
Lehiaketak honako sari hauek bananduko ditu:
Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro
Zinemako bigarren Saria: 1.500 euro
Zinemako hirugarren Saria: 900 euro
Nontzefilmak Saria Animazioko film onenari: 2.000 euro
Animazioko bigarren Saria: 1.500 euro
Animazioko hirugarren Saria: 900 euro
Era berean, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.
Azkenik NontzeSpot Lehiaketako irabazleak 500 euro jasoko ditu.
NontzeSpot lehiaketa
Aurten nobedade gisa, eta 2011n sareratuko dugun Nontzeberriren webgune berria sustatzeko asmoz, spot-lehiaketa abiatu dugu.
Baseak:
• Spot-ak gehinez 30 segunduko iraupena izango du.
• Fitxategia .flv formatuan bidali beharko da eta gehienez lau megakoa beharko du izan.
• Onartuko den hizkuntza bakarra euskara izango da.
• Ezinbestez agertu beharrekoa: Nontzeberriren logoa (guk luzatuko dizuegu)
•Spot-a FANT zinema fantastikoan egingo den Nontzefilmak gaua-n erakutsiko da. Beraz, kalitate handiko bertsioa eskatuko zaio irabazleari.
• Hauez gain, parte-hartzaileak Nontzefilmaken baseetan jasotzen diren xehetasun guztiak onartuko ditu.
• Spot irabazlearen eskubide guztiak Nontzeberriren esku geldituko dira eta honek soilik erabiliko ditu Nontzeberri sustatzeko.
• Izen-ematea www.nontzefilmak.com webgunearen bitartez egingo da.
• Ezinbestez agertu beharrekoa: Nontzeberriren logoa (guk luzatuko dizuegu).
Lehiaketaren baseen xehetasun guztiak Nontzefilmaken (NFK) web gunean biltzen dira.
Nontzeberri