Nontzeberri

“Noka Mentoring 2021” programak bere proiektuak aukeratu ditu

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tabakalerak euskal emakume zinemagileei zuzendutako Noka Mentoring programaren deialdirako proiektuak aukeratu dituzte.

Noka Mentoring ekimenaren hirugarren edizioa Tabakalerak hartu du bere gain eta zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko garapen-programetan zein Donostiako Zinemaldiarekin (SSIFF), Euskadiko Filmategiarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera parte hartzen duen sare instituzional eta profesionalean integratu du.

Noka Mentoring programak Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza sortzaileak aukeratu ditu , eta horiei “denbora, espazioa, testuingurua eta laguntasun profesionala eskainiko dizkie”. Noka Mentoringek eskainitako programan parte hartzeko eta proiektuak ahalik eta baldintza onenetan garatzeko, horietako bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du.

Maddi Barberen Claros del bosque, Nagore Eceizaren If you wish to make an apple pie eta Clara Rusen Las tablas dira garatuko diren sorkuntzak.

Proiektuak prest egon beharko dute Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak (SSIFF) eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen duten Ikusmira Berriak proiektu zinematografikoak garatzeko egoitza artistikoen deialdira aurkezteko.

Exit mobile version