Nontzeberri

Next Fest, internet bidezko jaialdia

Abenduaren 17an, StereoZona webguneak Next Fest jaialdia egingo du. Internet bidez soilik ikusi ahalko den jaialdia da Next Fest, eta aretoan ikus-entzulerik izango ez duena.

Orotara hiru talde arituko dira oholtzan, baita laugarren gonbidatu bat ere. Aukeraketa ikusleek egingo dute botoen bidez, eta ikusleak izango dira, halaber, zuzenekoetan epaile. Izan ere, euren botoekin agertokian dagoen taldea geldiarazi ahalko dute.

Diskorik argitaratu ez duten Euskal Herriko talde orok parte har dezake, autoekoitziak diren grabazioak ere onartzen dira. Edozein estilo jo daiteke eta taldekideek 13 eta 35 urte bitarte beharko dute izan.

Inskripzioa e-posta bidez egingo da eta epea azaroaren 25ean amaituko da. Horretarako honako datuak bidali beharko dira: taldearen webgune bat, taldearen argazkia eta logoa, taldekideen izenak, instrumentuak eta eskaneaturiko NANak, eta harremanetarako pertsonaren ezinbesteko datuak: izena, telefonoa, e-posta, eta abar.

Ekimen honekin loturiko xehetasun guztiak, gaztelania perfektuan baino ez dauzkazue StereoZonan.

Exit mobile version