Gaur, abenduak 20, Donostiako Principal Antzokian, Histrión Teatrok Nevenka aurkeztuko du 19:30etik aurrera.
María Goiricelayak zuzenduriko lan horretan (Ane Pikazaren laguntzarekin), 2001ean, eta Espainiako historian lehen aldiz, sexu-jazarpenagatik politikari baten aurkako epaiketa irabazi zuen emakume baten istorioa kontatzen da.
Nevenka Fernándezek lehen aldiz eseri zuen alkate bat akusatuen aulkian. Kasu horrek, “gaur egun, iraganeko gizartearen irudia ematen du, aurrerapausoak azalduz, baina baita zauriak ere. Gaur egun ere, Nevenkak ispilu hori izaten jarraitzen du, non bere aurretik izan ziren emakumeek eta bere ondoren izan direnek begiratzen dioten beren buruari; aldatu den edo, agian, hainbeste aldatu ez den gizarte baten isla.”
Urte honetan bertan, Soy Nevenka filma aurkeztu du Icíar Bollaín zuzendariak, eta Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen.
