Neskartfest, Arte Eszenikoen Euskal Herriko Emakumeen Jaialdia, emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin sortu da, Kuluxka konpainiaren eskutik eta Urduñako Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 2an eta 3an genero eta estilo eszeniko ezberdinetako proposamenak eskainiko dira Urduñan, beti ere emakumeek gidoilatuak edo zuzenduak.
Ekimenaren helburua argia da: emakume artista eta sortzaileek kulturaren munduan egindako lana agerian jartzea da xedea, batez ere, arte eszenikoen munduan.
Asteburuan eszena pieza asko ikusteko parada egongo da, bai eta tailerrak, foroak eta kontzertuak ere.
Lehen egunean, Cristina Calvo antzezleak Lo que me sale de la concha izeneko obra egingo du. “Maskorraren magoa deritzon emakume batek magia-ikuskizun harrigarri bat egin nahi du, baina gauzak ez zaizkio espero bezala irten. Maskor bat itsaso bihurtzeko truko handiak irentsi egin du, benetan irentsi ere, eta itsasoaren jainko bihurtu. Jainko baldar eta traketsa, magoa bezalaxe.”
Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.