Nontzeberri

Nerabe, Travellin’ Brothers eta Rural Zombies taldeek Donostian joko dute larunbatean

Donostiako FNAC saltokiak Musikaren Eguna ospatuko du larunbatean. Horretarako, eta zortzigarren urtez, egitarau interesgarria ondu du, zeina Loiola kalean garatuko den, 11:30etik aurrera.

Raitx taldearekin hasiko da programazioa, 11:30ean. Gero, hauexek arituko dira: Sabin, 12:30an; Dr. Maha’s Miracle Tonic, 13:30ean; Nothing Box, 16:45ean; Nerabe, 17:45ean; Travellin’ Brothers, 18:45ean; eta, azkenik, Rural Zombies, 20:15ean.

Iaz, 5.000 pertsona inguru gerturatu zen kontzertuok ikustera.

Exit mobile version