Nontzeberri

Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa

Datorren apirilaren 2an, larunbata, Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa egingo dute Ermuan.

Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa honen barruko ekitaldiak honakoak izango dira: 10:30ean Palindromisten topaketa Lobiano Kulturguneko ikus-entzunezkoen gelan. 12:15ean Liburu palindromikoen aurkezpena aipaturiko toki berean.

Xavi Torres eta Pablo Nemirovskyk elkarlanean idatzitako bi liburu: SobreverboS eta Miguel de Cervantes, autor del Soldado Rod Adlos.
Sé verla al revéS, Antología de autores del Club Palindromista Internacional. Klubaren 20 urteurrena dela eta kaleratutako liburua, hogeitaka autoreen lanak biltzen ditu, hizkuntza desberdinetan, tartean, euskaraz. Simetral ArtemiS Juan Pablo Saez argentinarrarena. Autoreak berak aurkeztuko du Argentinatik bideo konferentzia bitartez.

18:00etan Lobiano Aretoan, Errezitaldi palindromikoa. Topaketara etorritako autoreek beraien palindromo batzuk irakurriko dituzte. Honekin batera bi antzezlan palindromiko taularatuko dira: Zakiltraba Markos Gimenorena, euskaraz, eta Diálogo piropero Mª José Abia eta Pere Ruiz autoreena (gazteleraz).

20:00etan, Lobiano Kulturguneko aretoan, tango eta bestelako soinu argentinarrak ekarriko ditu Tierra del Fuego taldeak. Talde hau, Pablo Nemirovsky, bandeoi-jole eta palindromogile argentinarrak sortua da.

Kontzertua izan ezik, beste ekitaldi guztiak Internet bidez emitituko dira zuzenean hemen.

Exit mobile version