Bizkaiko lau udalerri ezberdinetan egingo da aurtengo Musikale: Basaurin, Erandion, Leioan eta Sestaon. Eta egun horietan guztietan mundu guztiko 200 artista baino gehiago etorriko dira herri hauetara. Guztira hamabi konpainia izango dira herri hauetako kaleak musikaz girotzen eta alaitzen.
Basauritik Taberna Ibiltaria, Le Gros Tube eta La Zikabilo bandak arituko dira. Erandiotik, Fanfare Á la Gueule du Ch'val, Combo Express Band eta Trío Chikiboom ibiliko dira kalez-kale. Leioan zehar Sandunga, L'Aile ou la Cuisse Fanfare eta Redding Scottish Pipe Band, eta azkenik Sestaotik, Turukutupá, Magicaboola Brass Band eta Desbundixie.
Nontzeberri