Nontzeberri

Nazioarteko Itsaspeko Zinema zikloa Irun, Beasain eta Donostian ikusgai

Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema zikloa (Cimasub) itsaspeko zinemaz beteko du Irun, Beasain eta Donostian urtarrilean.

Cimasub Tour zikloak itsaspeko zinemarik onena, argazkigintza eta itsas dibulgazioa publiko zaletuari hurbilduko dizkio. Oraingo honetan Irunen, Beasainen eta Donostian izango dira kresalez beteriko hitzorduak.

Irunen, Cimasub urtarrilaren 14an, 15ean eta 16an izango da, 19:00etan, Amaia KZ aretoan. Ikusleek “itsaspeko munduaren edertasuna eta gure itsaso eta ozeanoak babesteko beharra erakusten duten ikus-entzunezko lanen aukera zainduaz gozatu ahal izango dute”. Urtarrilaren 16an, Adinziklo programa egingo da zinema adinekoei hurbiltzeko xedez.

Beasainen, urtarrilaren 14, 21 eta 28an izango dira hitzorduak, eta urtarrilaren 14tik 28ra, Usurbe Antzokiko sarreran itsaspeko argazki-erakusketa bat egingo da, “urpean hartutako irudi zirraragarrien bidez jendea ozeanora hurbiltzeko”. Herri horretan ere Txikizikloa herriko ikasleei zuzendutako jarduera, eta Adinziklo saio bat ere egingo dira, “Cimasuben konpromiso soziala eta kulturarako sarbide inklusiboaren aldeko apustua indartuz”.

Azkenik, urtarrilaren 27an, Nazioarteko Itsaspeko Zinema zikloa Donostian izango da, eta Adinziklo programak jarraipena izango du bertan.

Cimasub ikuz-entzunezkoen Tourrak “bere bokazio kultural, hezitzaile eta soziala berretsiz hasiko du urtea, ozeanoa hainbat herri eta publikotara hurbilduz, eta itsaspeko zinema sentsibilizazio, gozamen eta belaunaldien arteko topaketa tresna gisa erabiliz”.

Exit mobile version