Nontzeberri

Nazafest jaialdia Bizkaiko Arrieta herrian

Nazafesten hamargarren edizioa egingo dute, ekainaren 20an, Bizkaiko Arrietan herrian (Jainkon, Andra Mari ermitan).

“Aurten munduko festirik xulitoena ekainak 20ean izengo da, zapatuen! edizino berezie dalako, ta talde extrakaz! edizino berezie dalako be! Mile sorpresa egongo dire, lehenengoa, ximontxuk (@ximonagirre) eineko kartel sorpresa!!!!! Ze talde datozan asmetako kapazak zarie???? Gotta catch ‘em all etxea leihotik”, esan dute antolatzaileak hara joateko gonbitea luzatuz.

Jaialdia musika garaikidearen topagunea izango da. Bertan arituko diren artistak honako hauek dira: Malaga, Bilbo, Laudio eta Orozkoko lau lagunek osatutako Barrrk musika taldea, Belako taldearen rock iluna, Rruccullaren elektronika esperimentala, Malakias, Katu, Barbaridad Bagdag, ….

Exit mobile version